67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Alde zaharreko BBBPBko aldaketa puntuala, Xabier kaleko 2-bis b blokeko (482. lurzatia, 128. etxe-saila) antolamendu xehakatuko determinazioei dagokiena. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2007ko apirilaren 24an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 24-ABR-07 (3/UV)

"Aztertu da Iruñeko Alde Zaharreko BBBPB puntualki aldatzeko espedientea, Xabier kaleko 2-bis zenbakiko eraikinaren B blokearen jabekideek sustatu, Daniel González Garay arkitektoak prestatu eta EHAEOk 2007/03/05ean ikus-onetsia, BBBBPB aldatzea planteatzen duena; hain zuzen, BBBPBko 128. etxe-sailaren barreneko patioaren eta 482. lurzatiaren zati baten antolamendu xehakatuko determinazioak; orobat, txosten teknikoa eta juridikoa azterturik, honako hau erabaki da:

1._Hasiera batean onestea "Antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa puntuala, Iruñeko Alde Zaharreko Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko 128. etxe-saileko 482. lurzatiari dagokiona" izeneko dokumentua, baldintza honekin:

_Behin betiko onets dadin, kokaeraren plano informatzaile berria eginen da, erreprografiako akatsa zuzentzearren, hark galarazten baitu adierazpen grafikoaren zati bat ez ikustea.

2._Dokumentu hori jendaurrean edukitzea, hilabetez eduki ere, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi erabaki hau aipatu aldizkarian eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3._Erabaki hau eta hasiera batean onetsitako aldaketa "Vianako Printzea" erakundera igortzea, Nafarroako Kultura Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 37. artikuluan aurreikusitako txostena egin dadin."

Iruñean, 2007ko apirilaren 30an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0707223