67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Alde zaharreko BBBPBko aldaketa puntuala, Calceteros kaleko 6 zenbakiko eraikinaren hirigintza fitxari dagokiona. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2007ko apirilararen 24an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 24-ABR-07 (9/UV)

"Aztertu da Iruñeko Alde Zaharreko BBBPB puntualki aldatzeko proposamena, José Antonio Lizarza Inda jaunak sustatu, Guillermo Garbisu Buesa arkitektoak prestatu eta EHAEOk 2006/11/25ean ikus-onetsia, baita I. eta II. eranskinak ere, 2007/01/15ean eta 2007/11/19an ikus-onetsiak, hurrenez hurren. BBBPB aldatzea proposatzen du; hain zuzen, haren 15. planoa eta Calceteros kaleko 6 zenbakiko eraikinari dagokion araudi partikularreko hirigintza fitxa, eraikin horren gaineko beste fitxa bat Katalogoari eransteko; orobat, txosten teknikoa, juridikoa eta Vianako Printzea Erakundearen txostena ikusita, honako hau erabaki da:

1._Hasiera batean onestea "Iruñeko Alde Zaharreko Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren Aldaketa Puntuala, Calceteros kaleko 6 zenbakiari dagokiona" izeneko dokumentua, I. eta II. eranskinekin batera.

2._Dokumentu hori jendaurrean edukitzea, hilabetez eduki ere, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi erabaki hau aipatu aldizkarian eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan."

Iruñean, 2007ko apirilaren 30ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0707221