67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI ARANATZ

Musika Eskolaren estatutu orokorretako eta barne funtzionamenduaren araubideko aldaketak. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2007ko martxoaren 14an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Musika Eskolaren estatutu orokorretako eta barne araubideko aldaketak, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabaki zuen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

1._Musika Eskolaren barne funtzionamenduaren araubidea

_II. kapitulua 5. artikulua. "Kudeaketa Pedagogikoaren Batzordeak hautatu eta izendatuko du ikastetxeko zuzendaria, eta Musika Eskolako Gobernu Batzordeak berretsiko" dioen tokian, honako hau behar du: "Irakasleen Klaustroak proposatuko du ikastetxeko zuzendaria, Kudeaketa Pedagogikoaren Batzordeak izendatuko du eta Musika Eskolako Gobernu Batzordeak berretsiko".

_III. kapitulua 12. artikulua. Lehen deus ez zen tokian, orain, letra etzan lodian, honako hau ageri da: "Kudeaketa Pedagogikoaren Batzordeak 3003/03/19an proposatuta, gurasoekin hiru hilean behineko bilera egitea erabaki da ebaluazio akademikorako (ikastordu bat)"; estatutuetan azaltzen ez bazen ere, data horretatik aplikatzen zen.

_III. kapitulua 14. artikulua. Lehen deus ez zen tokian honako hau jartzen du: "Irakasle bakoitzak irakastordu ez direnen eskubidea izanen du, eta honela banatuko dira: 30 ordu; 25 irakastordu izanen dira eta 5 bestelakoak", nahiz ordu banaketa hori 2000 urtetik aplikatu.

_IV. kapitulua 25. artikulua. "Irailaren 15etik ekainaren 15a arte emanen zaie klasea ikasleei" zioen tokian honako hau jarri behar du: "Irailaren lehen hamabostalditik ekainaren lehen hamabostadi arte emanen zaie klasea ikasleei, Kudeaketa Pedagogikoaren Batzordeak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak onesten duen eskola egutegiaren arabera".

_IV. kapitulua 25. artikulua. "20 ikasle gehienez eta 10 gutxienez gela bakoitzeko" zioen tokian honako hau jarri behar du:"16 ikasle gehienez ere, hastapenean izan ezik, non 9 izanen baitira. Gutxienez 6 ikasle izanen dira gelan".

_IV. kapitulua 25. artikulua. "3. eta 6. maila bukatzean, ikasleek ziklo bukaerako azterketa gainditu beharko dute" zioen tokian, "Gainditutakoan, diploma egiaztatzailea emanen da" gehitu behar da.

2._Musika Eskolaren estatutu orokorra

9. artikulua. "Kudeaketa operatibo eta ekonomikoaren txostena onestea" dioen tokian, "Urteko kudeaketa operatibo eta ekonomikoaren txostena prestatu eta onestea" esan behar du. 9. artikulua. L lerroaldea kendu da.

12. artikulua. Gobernu Batzordea deitu beharrean, Tokiko Gobernu Batzordea deituko da. Hiru milioi pezetaren ordez hemezortzi mila euro jarri da.

16. artikulua. h lerroaldea. Kendu egin da.

Etxarri Aranatzen, 2007ko apirilaren 12an._Jarduneko alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0706705