67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DEIERRI

Zurukuaingo Udal Planeko aldaketa xehakatua, 21. poligonoko 26. lurzatiari dagokiona. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, erabateko gehiengoaz:

ERABAKIA:

Lehendabizikoa._Hasiera batean onestea udal planeko aldaketa puntual xehakatua, 21. poligonoko 26. lurzatiari dagokiona, Pascual Eraso Soto jaunak eskatua.

Bigarrena._Espedientea jendaurrera ateratzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta; hala, hilabeteko epean, nahi duen orok hura aztertzeko aukera izan eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan.

Hirugarrena._Halaber, eta jendaurrera ateratzearekin batera, hasiera batez onetsitako espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko da, hari buruzko txostena eman dezan.

Laugarrena._Jendaurreko epea iragan eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak bere txostena egin ondotik, Udalbatzak behin betiko onespenari buruzko ebazpena emanen du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesa dutenek Udaletxean azter dezaten, Aritzalako Nueva karrikako 22an, bulego orduetan.

Aritzalan (Deierri), 2007ko apirilaren 12an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0706202