67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Altzuzako (Eguesibar) Alzuza-2 plan partzialeko aldaketa, 55. lurzatian (etxebizitza multzokatuak). Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2006ko martxoaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, eta aurkeztutako alegazioa ezetsi ondoren, erabaki zuen behin betiko onestea Altzutzako Alzuza-2 plan partzialeko aldaketa, 55. lurzatiari dagokiona., Ural, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da behin betiko onespenaren iragarki hau onetsi berri den araudiarekin batera.

Aldaketaren testua:

Plan partzialeko ordenantzetako 5.6.0 atalaren ordez, honako testu hau izanen da: "84. lurzatia jarduketa bakarrean garatuko da, betiere lizentziarako eskabidea egiten denean 84. lurzatiari buruz indarrean dagoen xehetasun azterlanari egokituta."

Eguesen, 2007ko martxoaren 29an._Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0706878