67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ABERIN

Udal Planeko aldaketa puntuala

Aberingo Udalak, 2007ko apirilaren 17an hartu erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Aberingo Udal Planeko aldaketa xehekatuaren espedientea, hain zuzen ere hiri lurzoru finkatuko 1 kalifikaziorako Planeko bereizketako parametroak ordezkatzeko, hori guztia Aberingo Udalak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

47.8.1. artikulua Hiri lurzoru finkatuko 1 kalifikazioa. Bereizketako parametroak.

Aberingo Udal Planeko bereizketako parametroak, hiri lurzoru finkatuko 1 kalifikaziorako direnak, soberaxko da hiribarne finkatueatarako, eta horrelakoak dira bai bereizketako guttieneko azalera (250 m²), bai bereziki lurzati bereiztuetan eskatzen den guttieneko frontea (15 metro fatxadarako)

Kontuan hartuz egun diren lurzatiak eta hiribarneetan nagusiki ikusten diren eraikinen itxura, gehien-gehienak mehelindunak, eta nolabaiteko etxe-sail iragazkorrak, horren ondorioz ezarri nahi dira Aberingo Barrrutiko Udal Planaren berizketako parametroak (hiri lurzoru finkatua, 1 kalifikazioa), eta hona hemen nola geldituko den 47.8.1 artikulua:

1._Guttieneko lurzatia eta lurzati-frontea:

Gaur egun diren horiexek, katastroko planoaren arabera.

Zilegi izanen da bereizketak egitea, lurzati berriak sortzeko, betiere birzatiketaren ondoriozko lurzati guztiek ondoko parametro hauek betetzen badute:

_Lurzatiaren gutxieneko azalera: 220 m².

_Lurzatiaren fatxadako gutxieneko luzera: 10 m.

Bereizten diren lurzatietan eraikinik baldin badago, lurzati horri atxikirik dagoen eraikinaren azalerak bat heldu beharko du ondoriozko lurzatiari esleitzen zaion eraikigarritasunari.

Aberinen, 2007ko apirilaren 20an._Alkatea, Luis Enrique Aguilar Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0706779