67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantza

Tokiko Gobernu Batzarrak ondokoa onetsi zuen 2007ko otsailaren 27ko erabakiaren bidez:

"Ikusirik Hiritarren Babeseko Alorraren txostena, erabaki da Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzako 1. eranskina aldatzea, eranskin horretan ageri den planoko eremu gorrian sartzeko bai Martín Azpilcueta kalea bai Martín Azpilcueta zeharkalearen zati bat."

Iruñean, 2007ko martxoaren 22an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0706743