67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Etxebizitzak egin eta zaharberritzeko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2007ko urtarrilaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Etxebizitza egin eta zaharberritzeko dirulaguntzei buruzko ordenantzaren 3. artikulua aldatzea.

Onespenaren erabakia 2007ko 31. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 12an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioetarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

"3. artikulua. Dirulaguntza hartu ahal izateko, nahitaezko baldintza izanen da honako hau:

1. Zendean erroldatuak izatea guttienez 5 urteko antzinatasunarekin. Baldintza hori kideetako batek bederen bete beharko du."

Getze Galarren, 2007ko apirilaren 23an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0706715