67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OTEITZA

Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Udalak, 2007ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuela:

"Ikusirik Oteitzako Udal Planeko aldaketa puntual xehakatuaren proiektua, Francisco Javier Barrera jaunak prestatuRIK eta José Luis López de Dicastillo Azcona jaunak sustaturik, UO-69 eta UO-70 unitateetako etxebizitza isolatuak egiteko lurzatiaren guttieneko azalera murrizteko 400 metro koadrotik 390 metro koadrora, Udalbatzak honako hau erabaki du:

1._Hasiera batean onestea Oteitzako H.A.P.O.ko aldaketa puntual xehakatua, UO-69 eta UO-70 unitateetako etxebizitza isolatuak egiteko lurzatiaren guttieneko azalera murrizteko 400 metro koadrotik 390 metro koadrora.

2._Aldaketako dokumentazioa jendaurrera ateratzea, iragarkiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean egiten diren egunkarietan argitaratuz, hala egon dadin hilabetez; interesa dutenek denbora horretan dokumentazioa aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahal dituzte, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

3._Aldaketa igortzea, jendaurreko epearekin batean, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, txostena eman dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluko 4. eta 5. idatz-zatietan xedatutakoari jarraituz."

Oteitzan, 2007ko martxoaren 30ean._Alkate udalburua, Angel Martínez López.

Iragarkiaren kodea: L0706713