67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1137/2006 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiodiagnostikoko barrutiko sendagile espezialista izateko zenbait lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez esleitzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 11ko 693/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Erradiodiagnostikoko barrutiko sendagile espezialista izateko 7 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko maiatzaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 52. zenbakian.

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da lanpostuak esleitzea interesdunen nahiaren arabera.

Beraz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Erradiodiagnostikoko barrutiko sendagile espezialista izateko zenbait lanpostu huts lekualdatze lehiaketan honako izangai hauei esleitzea:

_O-NOZko lekualdatze txanda.

María Carmen Bacaicoa Saralegui andreari, Nafarroako Ospitaleko lanpostu bat (plantilla zenbakia: 68633).

Inés Rodríguez Cerezo andreari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (plantilla zenbakia: 68574).

Isabel Fuertes Fernández andreari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (plantilla zenbakia: 68733).

María del Carmen Corchon Zamora andreari, Lizarrako Osasun Barrutiko lanpostu bat (plantilla zenbakia: 68605).

Helena Gómez Herrera andreari, Osasun Laguntza Espezializatuko lanpostu bat (plantilla zenbakia: 60396).

2. Izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez badira, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57.1 eta 2. c) artikuluan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileri Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko uztailaren 14an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0708412