67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTAXOA

Artaxoako UPko determinazio xehakatuen aldaketa puntualari buruzko espedientea, hiri lurzoruko eraikinik gabeko eremuetan baimendutako eraikinei dagokiena. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2007ko apirilaren 27an egindako osoko bilkuran zirenen bidez, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako UPko determinazio xehakatuen aldaketa puntualari buruzko espedientea, hiri lurzoruko eraikinik gabeko eremu pribatuetan baimendutako eraikinei eragiten diena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2007ko apirilaren 30ean._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0707200