67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1488/2007 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta María del Carmen Macías Otaegui andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko buru izendatzen da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 9ko 1488/2007 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta María del Carmen Macías Otaegui andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko buru izendatu du.

Deialdi hori urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 9an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0708206