67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, 2007ko apirilaren 10ean emaniko ofizioaren bidez, honakoa agindu du: Fernando Erburu Elizondok, Administrazio Erroko Langileen Batzordeko buru zen aldetik, Nafarroako Gobernuko Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 793/2006 Ebazpenaren kontra aurkeztutako 58/2007 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gaineko espediente administratiboa Administrazioarekiko Auzien Lehen Epaitegira igortzea eta errekurtsoko interesdun guztiei agertzeko epea jartzea. 793/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako eskualdeetan behin betiko destinoa izanik Hezkuntza Departamentuan funtzionario lanetan ari diren zaindarien barne mugikortasunerako prozedurarako jarraibideak onetsi ziren.

Ofizio horretan xedatutakoaz baliatuz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez Nafarroako eskualdeetan behin betiko destinoa izanik Hezkuntza Departamentuan funtzionario lanetan ari diren zaindariei epea ezartzen zaie, argitaratu ondoko bederatzi egun baliodunetan lehen epaitegi horretan ager daitezen.

Iruñean, 2007ko apirilaren 10en._Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiáin.

Iragarkiaren kodea: F0706086