67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

393/2007 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Cintruenigoko Udalaren "Antonio Martínez Caracciolo" Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, ikasketa gehiago eskaintzeko.

Ikusirik Faustino León Chivite jaunaren eskaera, Cintruénigoko Udaleko alkate-udalburua baita, bertako "Antonio Martínez Caracciolo" Musika Eskolak tronpa espezialitatea emateko baimena izan dezan.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emandako adostasun txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak ezarritakoa kontuan hartuz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematen zaio Cintruenigoko Udalaren "Antonio Martínez Caracciolo" Musika Eskolari (ikastetxearen kodea: 31001237) tronpa musika-tresnaren espezialitateko ikasgaia emateko, 2007-2008 ikasturtetik aurrera.

2. Hemendik aurrera, eskolak 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. idatz-zatian aipatzen den oinarrizko eskaintzako ikasketak emateko baimena izanen du, espezialitate hauetan: soinua, bateria, klarinetea, zeharkako txirula, gitarra, gitarra elektrikoa, oboea, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta eta biolina.

3. Departamentu honen baimena beharko da eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak aipatua ukitzen badu aldaketak.

4. Foru dekretu horretako 31. artikuluan aipatutako kasuetan, Eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuko 20. artikuluarekin bat, Eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela ebazpen honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.

6. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8. Ebazpen hau igortzea Cintruénigoko alkate-udalburuari; Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari; Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari eta Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari; eta Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2007ko apirilaren 25ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0707451