67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

148/2007 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Tuterako udal mugapeko 23. poligonoko 95., 97., 98. eta 100. lurzatietan eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektua, Ingurumen ukipen azterlana eta Ingurumen ukipen azterlanaren osagarria jendaurrean jartzen dituena. Sustatzailea Ebro Solar, S.L. (Valdesolar) da.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 8an emandako 81/2007 Ebazpenaren bidez, Tuterako udal mugapeko 23. poligonoko 95., 97., 98. eta 100. lurzatietan eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektua eta Ingurumen ukipen azterlana jendaurrean jarri ziren. Sustatzailea Ebro Solar, S.L. (Valdesolar) da.

2007ko apirilaren 3an, Valle del Ebro Solar, S.L.k (Valdesolar) Tuterako udal mugapeko 23. poligonoko 95., 97., 98. eta 100. lurzatietan 3,5 Mw-ko eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko espedientearen Ingurumen ukipen azterlanaren osagarria aurkeztu du.

Aipatu "ngurumen ukipen azterlanaren osagarriak proiektuan aldaketa handiak ekarriko dituela eta bere ezaugarriak direla eta sortzen ahal dituen ingurumen-gorabeherak, lege horren 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Ikusirik Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tuterako udal mugapeko 23. poligonoko 95., 97., 98. eta 100. lurzatietan eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektua, Ingurumen ukipen azterlana eta Ingurumen ukipen azterlanaren osagarria, hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean jartzea, 4/2005.Foru Legearen 27.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Sustatzailea Ebro Solar, S.L.k (Valdesolar) da.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) Tutera eta Castejongo Udaletxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Tuterako Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 9an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0707752