67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

139/2007 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, baldintzapean, 13,2 kV-ko tentsioko S/C aireko linea elektriko bat, Garesko abeltegi baterako deribazioa, instalatzeko. Sustatzailea Señorío de Sarría da.

2007ko urtarrilaren 23an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Proiektua Ingurumena babesteko esku-6artzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 2.C eranskineko I) idatz-zatiaren barruan dago.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak adostasun txostena eman du, aintzat hartuz Garesko Udal Planaren arabera, indarrean baita 2000. urtetik, proposaturiko jarduerak hartuko duen lurzorua produktibitate ertainekotzat hartua dela, eta zilegi dela baimena ematea instalazio hori bertan jartzeko. Ez dago udalaren hirigintzako txostenik.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Señorío de Sarría delakoari Ingurumen ukipenetarako baimena ematea 13,2 kV-ko tentsioko S/C aireko linea elektriko bat, Garesko abeltegi baterako deribazioa, instalatzeko.

Baimena ematearekin baldintza eta neurri zuzentzaile hauek bete beharko dira:

_Instalazio elektriko horri dagokionez, sustatzaileak Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiaren abenduaren 14ko 2188/2005 Ebazpenean ezarritako determinazioak bete beharko ditu. Ebazpen horren bidez bide bat egiteko baimena onetsi zen, abeltegi horretako sarbideak hobetzeko.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Garesko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 4an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0707493