67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

129/2007 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Murchanten 2. poligonoko 970. lurzatian 7,5 kW-ko 27 sorgailuko eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko, Ingurumen ukipenen azterlanarekin bat. Parkeak 1,8 hektareako azalera izanen du, eta sortutako energia 2,6 km-ko linea elektriko batetik eramanen da, airekoa 20 m-tan eta lurrazpikoa gainontzekoan, han dagoen bide batetik. Sustatzailea Opde S.L.. enpresa da

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko ukipenetarako baimena behar du.

2007ko uztailaren 18an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen eraginetarako baimena lortzeko eskaera.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean, 28. artikuluan, ezarririk dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emango duela ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko, eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Aurretik aipatutako martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoak, 25.2 artikuluan ezarri du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere jasoko duela, hirigintzako legediaren arabera hori ere eskatu behar den kasuetan.

Abuztuaren 1eko 223/2006 Ebazpenaren bidez espedientea jendaurrean jarri zen, 2006ko 102. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 25ean.

Jendaurreko aldian, "Gurelur, Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural" elkarteak aurkeztutako alegazio bat jaso da. Bertan aipatu dute Ingurumen Ukipenen Azterlanarekin ez dela batere zehaztu animalia eta landare espezie berezien presentzia, ezta itxiturak animaliek mugitzeko duten aukera murrizteak eta lurzoruaren kategorizazion zer-nolako eragina izango duen ere. Alegazioei erantzunez, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak jakinarazi du dauden landare eta animalien behar bezalako azterketa egin dela, eta egiaztatu dela jarduketa eremuan ez dagoela ez mehatxatutako landare bereziei ez habiak egiteko guneei kalte egiteko arriskurik. Gainera, itxiturako sareak neurri ertain eta txikiko animaliak pasatzeko moduko begiak izanen ditu. Lurzoruaren kategorizazioari buruz, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proiektuko lurzatia produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezina dela adierazi du, non halako jarduerak baimentzen ahal diren.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren eta Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuaren txostenak, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Murchanten 2. poligonoko 970. lurzatian 7,5 kW-ko 27 sorgailuko eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko, Ingurumen Ukipenen Azterlanarekin bat. Parkeak 1,8 hektareako azalera izanen du, eta sortutako energia 2,6 km-ko linea elektriko batetik eramanen da, airekoa 20 m-tan eta lurrazpikoa gainontzekoan, han dagoen bide batetik. Sustatzailea Opde S.L.. enpresa da. Ingurumenari dagokionez, proiektuak honako baldintzak bete beharko ditu:

_Ukituko dira, bakarrik, zimentazioak eta kanalizazioak egin ahal izateko ezinbestean ukitu behar diren eremuak; ahalik eta lur mugimendu gutxien egin beharko dira eta ez da inguruko topografia aldatuko.

_Landare-tratamendu egokia egin beharko da, obra amaitu ondoren, lurzoruaren higadura murrizteko. Tratamendua egin beharreko jarduerarekin bateragarri izan beharko da, eta obrak ukitutako eremu guztiak berriz landatu beharko dira. Birlandatze lanak hasi aurretik, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertu eta Lehengoratzeko Atalean jakinarazi beharko da, gutxienez 48 ordu lehenago (telefono zenbakia: 848 42 14 86 / 848 42 49 05).

_Inguru-landaketa bat egitea, Ingurumenaren Ukipenen Azterlanean ezarritako eran.

_Inguruko hesia ugaztun txikiak pasatzeko modukoa izanen da; beraz, beheko aldean horretarako toki nahikoa utzi beharko da (50 zentimetro inguru).

2. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura), hirigintza arloko honako baldintzekin:

_Hesiak hiru metroko bide-zorra utzi beharko du inguruan dituen bide publiko guztiekin.

_Zangak eta zimentazioa egiterakoan, zorupean horren berririk izan ez eta aztarna arkeologikoren bat agertuko balitz, gogoan izan horren berri eman beharko dela, berehala, Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuan, Ondare Historikoaren alorrean indarrean dagoen legeriarekin bat (Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/85 legeko 43.3 eta 44. artikuluak).

_Nolanahi ere, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik, bai proiektuan aurreikusten diren ekintzetarako, eta bai egin asmo diren instalazio eta jarduerek ukitu ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 12.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Murchanteko Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 20an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0706873