67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2007ko maiatzaren 14koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako Foru Komunitatean aurtengo martxoan eta apirilean gertatutako uholdeak direla-eta kaltetutako toki entitateen zerrenda onesten duena.

Maiatzaren 4ko 16/2007 Foru Legearen bidez (2007ko maiatzaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 60. zk.), Nafarroako Foru Komunitatean aurtengo martxoan eta apirilean gertatutako uholdeak direla-eta kaltetuendako laguntza neurriak ezarri ziren.

Foru lege horren 1. artikuluak xedatzen du legearen helburu nagusia aurtengo martxoko eta apirileko uholdeetan kalte hartutako pertsona eta entitateen aldeko neurri batzuk ezartzea dela, euriteek kalteak eragin baitituzte Nafarroako Foru Komunitateko herri batzuetan, eta Nafarroako Gobernuak onetsiko duen zerrenda batean agertuko direla udalerri horiek.

Apirilaren 23ko 36/2007 Foru Dekretuaren bidez (2007ko maiatzaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 57. zk.), Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako uholdeek nekazaritza sektorean eragindako kalteak konpontzeko laguntza neurriak ezarri ziren.

Foru dekretu horren lehenengo xedapen gehigarriak xedatzen du laguntzak Nafarroako Gobernuak zehaztuko dituen udalerri eta eremuetan banatuko direla.

Azkenik, Toki Administrazioko Departamentuak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak bildu dituzten datuetan oinarriturik, uholde horiek ukitutako udalerrien zerrenda prestatu da. Beraz, bidezkoa da zerrenda hori onestea.

Aurreko guztia kontuan harturik, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Foru Komunitatean aurtengo martxoan eta apirilean gertatutako uholdeak direla-eta kaltetutako toki entitateen zerrenda onestea, Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako uholdeak direla-eta kaltetuendako laguntza neurriak ezartzen dituen maiatzaren 4ko 16/2007 Foru Legea eta 2007ko martxoko eta apirileko ekaitz eta uholdeek nekazaritzako sektorean eragindako kalteak konpontzeko dirulaguntza bereziak ezartzen dituen apirilaren 23ko 36/2007 Foru Dekretua aplikatzearen ondorioetarako. Kaltetuen zerrenda erabaki honen eranskinean azaltzen da.

2. Onetsi den zerrendan uholde horien ondorioz kaltetua izan den toki entitateren bat falta bada, zerrendan sartzeko eska dezake, eskabide arrazoitua eta behar diren egiaztagiriak aurkeztuz Toki Administrazioko Departamentuan, eskaera tramita dadin.

3. Apirilaren 23ko 36/2007 Foru Dekretua aplikatzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak maiatzaren 7ko Erabakiaren bidez onetsi zuen zerrenda baliorik gabe uztea, hartan agertzen ziren udalerriak erabaki honetan agertzen baitira. Hortaz, Nafarroako Gobernuaren erabaki hura ez dela Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu behar xedatu da.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 14an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

ERANSKINA

Kaltetutako udalerrien zerrenda

ABAIGAR

ABERIN

OIBAR

ALLIN

ALLO

ANTZIN

ANDOSILLA

ARAKIL

ARELLANO

ARGUEDAS

ARRUAZU

ARTAXOA

ARTAZU

AZAGRA

AZUELO

BEIRE

BERBINTZANA

BUÑUEL

CABANILLAS

CADREITA

CAPARROSO

CARCAR

CARCASTILLO

KASEDA

CASTEJON

GALAR ZENDEA

OLTZA ZENDEA

ZIRAUKI

ZIZUR

CORTES

ENERITZ

LIZARRA

FALTZES

FONTELLAS

FUNES

FUSTIÑANA

GALLIPENTZU

UHARTE

IBARGOITI

IGUZKIZA

IRURTZUN

LARRAGA

LEGARIA

LERGA

LERIN

LODOSA

IRUNBERRI

MAÑERU

MARTZILLA

MELIDA

MENDABIA

MENDAZA

MENDIGORRIA

MILAGRO

MIRANDA ARGA

MORENTIN

MURIETA

MURILLO EL CUENDE

MURILLO EL FRUTO

NAZAR

NOAIN (ELORTZIBAR)

OBANOS

OKO

ERIBERRI

IRUÑA

AZKOIEN

PITILLAS

GARES

PUIU

RIBAFORADA

ZARE

SAN ADRIAN

SAN MARTIN UNX

ZANGOZA

SANTAKARA

SARTAGUDA

TAFALLA

TORRALBA DEL RIO

TORRES DEL RIO

TUTERA

UHARTE-ARAKIL

UXUE

UNTZITI

URRAULBEITI

VALTIERRA

VIANA

VILLAFRANCA

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

VILLATUERTA

ATARRABIA

ZIORDIA

Iragarkiaren kodea: F0708094