67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

586/2007 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, lanerako prestakuntzarako zenbait dirulaguntzaren gastua egiteko baimena ematen duena.

Apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak, zeinetan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea baita Nafarroako Gobernuaren enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu eta gauzatzea, enpleguaren sustapenarekin lotuta ezarritako zerbitzuak eta programak modu koordinatuan kudeatuz; horretarako, besteak beste, zenbait dirulaguntzatarako deialdia egin, horiek eman eta kudeatzen ditu, enplegua sortu eta enplegurako orientabideak eta prestakuntza emateko arloan. Dirulaguntza horien deialdiak 2007. urtea baino lehenago ere onetsi dira.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du dirulaguntzen deialdiek erantsirik izan beharko dutela gastua egiteko baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritako moduan.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuek, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoek, beren 10. artikuluan emandako eskurantzez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen dirulaguntzetarako 2007ko gastua egiteko baimena ematea. Hona dirulaguntza horiek:

_Langabeentzako programa-kontratuaren bidezko lanbide heziketako ekintzetarako dirulaguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n emaniko 3593/2006 Ebazpenean araututakoak, dirulaguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 1. zenbakiarekin. Dirulaguntzek 1.291.550,25 euro egiten dute, "FIP planeko Prestakuntzako programak, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuak" izeneko 882001 84200 4709 242103 kontusailaren kargura.

_Zentroek langabeentzat egindako lanbide heziketako ekintzetarako dirulaguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n emaniko 3593/2006 Ebazpenean araututakoak, dirulaguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 2. zenbakiarekin. Dirulaguntzek 4.237.259 euro egiten dute, "FIP planeko Prestakuntzako programak, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuak" izeneko 882001 84200 4709 242103 kontusailaren kargura.

2. Ebazpen hau igortzea Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzura, Enplegurako Prestakuntzaren Zerbitzura eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko kontu-hartzaile delegatuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko martxoaren 8an._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Susana Labiano Bastero.

Iragarkiaren kodea: F0705833