67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

391/2007 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako eskola kontzentrazioen herriburu diren toki entitateei dirulaguntzak ematen dizkiena, ikastetxe horien funtzionamendu gastuak finantzatzen laguntzeko.

LOEren hamabosgarren xedapen gehigarriak adierazten duen moduan, kasuan kasuko ikastetxearen titularra den korporazioa arduratuko da Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen zikloko ikastetxe publikoen kontserbazio, mantentze eta zainketaz.

Ebazpen honetan onesten diren dirulaguntzen xedea Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen (eskola kontzentrazioen) titularrak diren toki entitateei ikasleek sortutako gasturako laguntza ematea da.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak azalpen txosten bat aurkeztu du eskola kontzentrazioak dituzten Nafarroako toki entitateei emanen zaizkien ordainei buruz. Ikasle bakoitzeko 323,07 euroko laguntzak izanen dira. 2007ko urtarriletik abuztura bitarteko dirulaguntza 2006-2007 ikasturteko matrikularen eta ikasle bakoitzeko moduluaren %60aren arabera kalkulatzen da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 530.927,76 euroko gastua baimentzea, Foru Agindu honen eranskinean ageri diren 2007ko urtarriletik abuztura bitarteko dirulaguntzak emateko Nafarroako eskola kontzentrazioen herriburu diren toki entitateei, ikastetxe horien funtzionamendu gastuak finantzatu ahal izateko laguntza gisa, eta gastu hori ordaintzeko agindua ematea.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2007ko aurrekontuko "Eskola kontzentrazioen funtzionamendurako dirulaguntzak" izeneko 410002- 41140-4609-322D00 kontusailaren kargura.

3. Onetsi diren dirulaguntzen xedea da eskola kontzentrazioen funtzionamendu, mantentze eta zainketa gastuetan laguntzea, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntza arautuan, kontzentrazioaren titularra den herrian bizi ez diren baina arauak hala aginduta kontzentrazio horietan eskolatzen diren ikasleei dagokienez.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau eta ondoko eranskina igortzea toki entitate interesatuei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko apirilaren 25ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

NAFARROAKO ESKOLA KONTZENTRAZIOEN HERRIBURU DIREN TOKI ENTITATEENDAKO 2007KO URTARRILETIK ABUZTURA BITARTEKO DIRULAGUNTZAK

P3132500D ANTSOAIN 142 - 27.525,28

P3101900C AGOITZ 54 - 10.467,36

P3102300E ARANGUREN (MUTILOABEITI) 76 - 14.731,84

P3104500H BARASOAIN 62 - 12.018,08

P3104900J BASABURUA (JAUNTSARATS) 42 - 8.141,28

P3105000H BAZTAN (ELIZONDO) 81 - 15.701,04

P3190590D BERIAIN 56 - 10.855,04

P3190300H BERRIOZAR 99 - 19.190,16

P3105500G BETELU 41 4 8.722,80

P3106700B CASCANTE 18 - 3.489,12

P3122100E DONEZTEBE 120 - 23.260,80

P3109600A LIZARRA 340 - 65.905,60

P3109700I ESTERIBAR 89 - 17.251,76

P3108300I ETXARRI ARANATZ 70 - 13.568,80

P3111400B GARRALDA 49 - 9.498,16

P3111600G GOIZUETA 3 - 581,52

P3112100G UHARTE 91 - 17.639,44

P3190400F IRURTZUN 135 34 32.758,96

P3155300A LEKUNBERRI 57 8 12.599,60

P3102900B LOS ARCOS 43 12 10.661,20

P3115800I IRUNBERRI 5 - 969,20

P3108700J ELORTZIBAR (NOAIN) 55 - 10.661,20

P3118500B OTSAGABIA 29 - 5.621,36

P3118900D OLAZTI 6 - 1.163,04

P3119100J ERRIBERRI 6 3 1.744,56

P3190800G ORKOIEN 73 - 14.150,32

P3120600F GARES 143 - 27.719,12

P3121000H ERRONKARI 54 - 10.467,36

P3121600E ZANGOZA 40 - 7.753,60

P3122700B TAFALLA 43 - 8.335,12

P3123600C ULTZAMA (LARRAINTZAR) 145 - 28.106,80

P3125100B VIANA 9 - 1.744,56

P3125800G ATARRABIA 190 - 36.829,60

P3190700I ZIZUR NAGUSIA 212 - 41.094,08

GUZTIRA 2.678 61 530.927,76

Iragarkiaren kodea: F0707455