67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

43/2007 FORU DEKRETUA, maiatzaren 21ekoa, Pedro Burillo López jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektorea, kargutik kentzen duena.

Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak, abenduaren 21ekoak, bere 20.2 artikuluan xedatzen du "errektorea unibertsitateko komunitateak aukeratuko duela, hautaketa zuzenaren eta sufragio unibertsal, libre eta sekretuaren bidez, beren zerbitzuak eskaini eta jardunean ari diren unibertsitateko katedradunen kidegoko funtzionarioen artetik. Autonomia Erkidegoko organo egokiak izendatuko du.

Estatutuetan arautuko dira errektorea hautatzeko prozedura, agintealdiaren iraupena eta zer egin behar den kargua hutsik gelditu edo errektorea falta edo gaixorik dagoenean".

Unibertsitatearen Hauteskunde Batzordeak, 2007ko maiatzaren 7an egindako bilkuran, Julio Pedro Lafuente López doktore jauna behin-betikoz Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektore izendatu zuen.

Horrenbestez, bidezko da aurreko errektorearen, hau da, Pedro Burillo López jaunaren, agintaldia bukatutzat ematea.

Hori horrela, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean ezarritakoari jarraiki, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko maiatzaren hogeita batean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Pedro Burillo López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektore kargutik kentzea, bukatu baita bere agintealdia, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Foru Komunitateari emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 21ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0708601