67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

605/2007 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Larrialdietako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 26ko 454/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Larrialdietako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2007ko martxoaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 35. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, apirilaren 27ko 530/2007 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Larrialdietako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

LOPEZ JIMENEZ, JOSE

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Enrique Martín de Marcos jauna, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Mariano Hernández Galindo jauna, Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea.

Mahaikidea: Mariano Martínez Vergara jauna, Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialak izendatua.

Ordezko mahaikidea: María Teresa Fortún Pérez de Ciriza andrea, Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialak izendatua.

Mahaikidea: Fco. Javier Sesma Sánchez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Bernabé Fernández Esain jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Jesús Ayensa Calvo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Javier Turumbay Ranz jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna, Tuterako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuko burua.

Ordezko idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2007ko ekainaren 6an eginen dela adieraztea, 17:00etan, Tuterako Ospitaleko Ekitaldi Aretoan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 15ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0708126