67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

AR-2 (igerilekuen alderdia) urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Gobernu Batzarrak, 2007ko maiatzaren 8ko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehena._Hasiera batean onestea San Adriango Arau Subsidiarioetako AR-2 banaketa eremuko urbanizazio proiektua, José Martín Errea Rodríguezek eta haren lankide taldeak prestatua, 2006ko uztailaren 21eko lankidetza kontratutarekin bat, non agiri hauek baitaude:

_1. agiria: obra zibilaren eta ur eta hornidura sareen proiektua:

.Azalpen txosten arrazoitua,

.Baldintza teknikoen agiriak,

.Planoak,

.Aurrekontua.

_2. agiria: instalazioen proiektua: herriko argiak eta energia elektrikoa banatzeko sarea, eta gas, telefono eta telekomunikazioen sareetako obra zibila.

.Azalpen txosten arrazoitua,

.Kalkuluak,

.Aurrekontua,

.Planoak.

_3. agiria: lorezaintzako, zuhaitzen eta ureztatzeko sarearen proiektua:

.Azalpen txosten arrazoitua,

.Baldintza teknikoen agiriak,

.Planoak,

.Aurrekontua.

_4. agiria: Segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana.

_5. agiria: Obren aurrekontu orokorra:

.Neurketak eta aurrekontua,

.Prezioen laukiak.

_6. agiria: Eranskinak:

.Zaratak ingurumenaren gainean izanen duen eraginaren azterlana,

.Azterlan geoteknikoa.

Bigarrena._Interesdunei jakinaraztea ezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 141. artikuluan xedatutakoarekin bat, erabaki honek eragina izanen duela Arau Subsidiarioetako aldaketaren behin betiko onespena argitaratzen denean (2007ko apirilaren 30eko osoko bilkurako erabakia); izan ere, aldaketa hura betearaztea da hasiera batez onesten den betearazpen-tresna honen helburua.

Hirugarrena._Adieraztea ezen, urbanizazio proiektu hau behin betikoz onetsi aurretik, bete beharko direla aipatu eremuko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak hasiera batez onesteko erabakian eta Gobernu Batzar honek jada behin betikoz onetsitako birzatiketa proiektuko aldaketa hasiera batez onesteko erabakian ezarritako baldintzak; bilkura honen aurreko puntuetan hartu dira hasierako onespen horiek.

Laugarrena._Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, hasierako onespen honen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina kontatzen hasita; epe horretan alegazioak aurkeztu ahalko dira; hasierako onespen honen iragarkia igortzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera eta Diario de Navarra egunkarira, argitaratzeko, eta Udalaren iragarki oholera, han paratzeko.

Bosgarrena._Erabaki hau erregistroaren arabera eremu horretako jabeak direnei jakinaraztea, eta entzunaldia ematea, jendaurreko epearen adinakoa; hau da, hogei egun, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Egokia iruditzen zaien guztia adierazi eta alegatzeko aukera izanen dute epe horretan.

Seigarrena._Erabaki hau igortzea Udaleko kontu-hartzailetzara eta hasiera batean onetsitako urbanizazio proiektua prestatu duen arkitektoari, behar diren ondorioak izan ditzan".

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2007ko maiatzaren 11n._Alkate udalburua, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0708249