67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITZA

Hirigintzako hitzarmena. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2005eko maiatzaren 20an, behin betikoz onetsi zuen Hirigintzako Hitzarmena, Itzako Udalaren eta Grupo Inmobiliario Jesma, S.L.ren artean sinatzekoa.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz.

Itzan, 2007ko apirilaren 16an._Alkatea, María Socorro Pérez Ollo.

Iragarkiaren kodea: L0706454