67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1077/2007 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, otsailaren 19ko 507/2007 Ebazpenean, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian azken aurreko proba gainditu zuten izangaien zerrendak argitara ematean egindako akatsa zuzendu, eta lanpostu hori aldi baterako betetzeko kontratuak egiteko izangai zerrenda baterako prozedura amaitutzat ematen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 29ko 1361/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileren lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko ekainaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 73. zenbakian.

Epaimahai kalifikatzailearen espedientea jaso ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 19an emaniko 507/2007 Ebazpenaren bidez, oposizioko azken proba ez baina bai azken aurrekoa gainditu zuten izangaien zerrendak argitaratu ziren eta deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko epea ezarri zen. Ebazpen horretan María Lourdes Oroz Olave agertzen da, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen oposizioko azken aurreko proba gainditu duen izangai bakarra baita.

Otsailaren 19ko 507/2007 Ebazpena 2007ko martxoaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 36. zenbakian, baina epaimahai kalifikatzaileko idazkariak ohartarazi du akats bat dagoela igorritako espedientean, ez dagoela hautapen prozesuan izangai bakar bat ere azken aurreko ariketa gainditu duenik, ez eta lanposturik lortu deialdian edo deialdia gainditu lanpostua lortu gabe ere.

Hautapen prozesuari buruzko espedientean dagoen dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da María Lourdes Oroz Olavek ez zuela gainditu oposizioko bigarren ariketa, eta beraz bidezkoa da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 507/2007 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea.

Era berean, aldi baterako kontrataziorako hautagaien zerrendak eratzeko prozedura, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 507/2007 Ebazpenaren bidez hasitakoa, tramitatzen jarraitzerik ez dagoenez, bidezkoa da prozedura hori amaitutzat ematea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 87.2 artikuluari jarraituz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55.1 artikuluaren bidez emandako ahalmenak eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 507/2007 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea, María Lourdes Oroz Olave ez agertzeko Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuak betetzeko oposizioko azken aurreko proba gainditu duten izangaien zerrendan.

2. Aldi baterako kontrataziorako hautagaien zerrendak eratzeko prozedura, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 507/2007 Ebazpenaren bidez hasitakoa, amaitutzat ematea, oposizioko azken aurreko proba gainditu ez duen izangairik ez dagoelako.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

5. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 2an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0706557