67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALLO ALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, plantilla organikoa eta aurrekontua betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Allo Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2007ko apirilaren 24an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen:

1._Hasiera batez onestea 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2._Aurrekontua betearazteko oinarriak onestea.

3._Mankomunitateari atxikitako langileen plantilla organikoa onestea.

4._Aditzera ematea agiriak ikusgai egonen direla Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen administrazio egoitzan (Alloko Udaletxea, 2. solairua) hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritar eta interesdun guztiek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa betetzeko.

Allon, 2007ko apirilaren 25ean._Mankomunitateko burua, Lourdes Alegría Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0706948