67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AOS

Ziurtapena 2007ko aurrekontuaren eta 2006ko kontuen onespenaren gainean

Aosko Kontzejuko idazkari Jesús Chivite Fernándezek ziurtatzen du:

Legeak eskatzen duen gehiengoa izanik, apirilaren 13an egin batzarrean behin betiko onetsi zuela Aosko aurrekontu orokor eta bakarra, 126.164,00 euroko gastuen aurreikuspena duena, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/ 1995 Foru Legean eta indarra duen gainerako legerian ezarritako tramiteei jarraikiz.

Orobat onetsi zuen Diruzaintzak aurkezturiko 2006ko kontu orokorra, 10.884,94 euroko balioa duena.

Sinatu egiten du, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aosen, 2007ko apirilaren 16an._Idazkaria, Jesús Chivite Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0706866