67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ANDOSILLAKO, AZAGRAKO, CARCARKO ETA SAN ADRIANGO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuetako aldaketaren onespena

Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak hasiera batean onetsi zuen 2007ko aurrekontuko 01/2007 aldaketa 2007ko apirilaren 19an egin bilkuran. Hona zehaztuta:

Gastuen gehitzea:

_1. kapitulua: 7.200 euro.

Dirusarreren gehitzea:

_4. kapitulua: 7.200 euro.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira

San Adrianen, 2007ko apirilaren 19an._Mankomunitateko burua, María Carmen Lorente Marín.

Iragarkiaren kodea: L0706784