67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko urtarrilaren 31n egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen bertzeak bertze:

Mankomunitateko buruak azaldu zuen Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2007ko ekitaldiko aurrekontuaren proiektua.

Ikusirik Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Gobernu Batzordeak, 2006ko abenduaren 11ko bilkura berezian, kontuen batzorde bereziaren eginkizunetan, erabaki zuela ikus-onetsia ematea Mankomunitatearen 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren proiektuari, eta, orobat, hura Batzar Orokorrari igortzea, hasiera batez onets dezan,

Honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Bigarrena._Aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea jendaurrean edukitzea idazkaritzan, Tafallako Udaleko Herritarren Arazoetarako Bulegoan (Navarra plaza, 5, behea), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, horrela interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hala xedatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan.

Hirugarrena._Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko da.

Laugarrena._Mankomunitatearen aurrekontu orokor eta bakarraren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari igortzea.

Borzgarrena._Erabaki hau Mankomunitatearen administrazio eta kontabilitate zerbitzuei jakinaraztea.

Tramite bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dizut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2007ko otsailaren 7an._Komunitateko burua, José Carlos Lerga Esquíroz.

Iragarkiaren kodea: L0707060