67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

549/2007 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Unibertsitate honetako Kudeaketako Eskala Teknikoan (Adar Juridikoa) karrerako funtzionario bat izendatzen duena.

Ikusirik Unibertsitate honetako Kudeaketako Eskala Teknikoan (Adar Juridikoa) sartzeko hautaprobetako epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena, hautaprobetarako deialdia irailaren 27ko 1059/2005 ebazpenaren bidez egin baitzen, eta egiaztaturik izangaiak betetzen dituela karrerako funtzionario izendatzeko deialdiak eskatzen zituenak.

Kontuan hartuz Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Lanpostuen Zerrendako teknikaria O.L. (Adar Juridikoa) izeneko lanpostuak, 44 zenbakidunak, baduela kontusaila aurrekontuan.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Kudeatzaileak proposatuta.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Unibertsitate honetako Kudeaketako Eskala Teknikoko (Adar Juridikoa) karrerako funtzionario izendatzea:

Deiturak eta izena: Ureta Aizcorbe, Antonio. NAN: 33448775-J. Lanpostua: 44 Teknikaria O.L. (Adar Juridikoa). Maila: 24. Lanaldia: -.

Bigarrena._Izendatutako funtzionarioak hilabeteko epea dauka lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Hirugarrena._Lanpostuaren jabetza hartzen duenean, izendatutako funtzionarioak dagokion deklarazioa egin beharko du, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko arauei begira.

Laugarrena._Izendapen hau 2007ko gastuen aurrekontuaren kargura egingo da.

Bosgarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Seigarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta interesdunak, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2007ko apirilaren 18an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0707587