67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OIEREGI

Akats zuzenketa

2007ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 26an, argitara eman zen Oieregiko Kontzejuaren 2007. urteko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespena. Argitaratutako kapituluz kapituluko laburpena ez da ongi eta iragarki zuzena honako hau da:

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Oieregiko Kontzejuko Batzarrak, 2007ko otsailaren 15ean egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea 2007. urteko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea. Hauxe da haren laburpena, kapituluka:

DIRUSARRERAK:

III. kapitulua: 7.715,00 euro.

IV. kapitulua: 19.570,10 euro.

V. kapitulua: 5,00 euro.

VII. kapitulua: 100.333,30 euro.

IX. kapitulua: 47.160,00 euro

Guztira: 174.783,40 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 720,00 euro.

II. kapitulua: 16.313,40 euro.

IV. kapitulua: 50,00 euro.

VI. kapitulua: 157.700,00 euro.

IX. kapitulua: 47.160,00 euro.

Guztira: 174.783,40 euro.

2. 2007. urteko aurrekontua betearazteko oinarriak onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.1.ean ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Oieregin, 2007ko martxoaren 30ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0706389