67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 05/2007 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2007ko otsailaren 22ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko ekitaldiko (2005etik luzatua) aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 05/2007 espedientea, kreditu berezi bat eta kreditu gehikuntza sortuko baitira.

Iragarkia 2007ko 34. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 19an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

_Gastuak gehitzea:

1. kapitulua. Zenbatekoa: 28.000 euro.

2. kapitulua. Zenbatekoa: 13.000 euro.

Gehitutako gastua, guztira: 41.000 euro.

_Gastua gutxitzea:

4. kapitulua: 30.500 euro.

2. kapitulua: 10.500 euro.

Gutxitutako gastua, guztira: 41.000 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko apirilaren 12an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0706208