67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1481/2007 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Arbona Celaya izendatzen duena bitarte baterako erakunde autonomo honen Menpekotasunen arloko Laguntzaren Zuzendariordetzako Hirugarren Adinekoen Zentroetako Bulegoko buru.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onetsi zituen maiatzaren 22ko 31/2006 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. María Arbona Celaya, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Menpekotasunen arloko Laguntzaren Zuzendariordetzako Hirugarren Adinekoen Zentroetako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2007ko apirilaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta hauei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan: interesduna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileriaren Atala, Laguntza Soziosanitarioaren Atala, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atala eta Funtzio Publikoaren Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atala.

Iruñean, 2007ko apirilaren 16an._Zuzendari kudeatzailea jardunean, Miguel Garatea Crelgo.

Iragarkiaren kodea: F0706735