67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IZKO

2006ko kontuak. Hasierako onespena

Izkoko Kontzejuko Batzordeak, 2007ko martxoaren 26an egin bilkuran, legezko gehiengoa izanik, hasiera batez onestea erabaki zuen 2006ko kontuen espedientea.

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea erreklamaziorik gabe iragaten bada, aurrekontua behin betiko onetsirik geldituko da.

Izkon, 2007ko martxoaren 28an._Alkatea, Antonio Bustince Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0706707