67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

284/2007 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Lan zuzendari nagusiak emana. Herriko jaiegunen egutegia aldatzen du.

Azaroaren 24ko 924/2006 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2007ko jaiegunak ezarri ziren.

Nafarroako udal eta kontzeju bakoitzaren jaiegunak zehaztu ziren ebazpen haren eranskinean.

Horren ondoren ikusi da herri batzuetako jaiegunaren datan akatsak daudela.

Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 46. artikuluarekin bat, indarrean baita irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuko xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, herrietako jaiegunak aldatzeko legezko oztoporik ez dagoenez, aldaketak ez baitie hirugarrenei kalterik egiten.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak azaroaren 24an emandako 924/2006 Ebazpenaren eranskina (2006ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 15ekoa) aldatzea, eranskinean ondoko herrientzat ezarritako jaiegunen ordez honako hauek jartzeko:

ETXARRI-ARANATZ ................. 13 DE JUNIO.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko martxoaren 30ean._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

Iragarkiaren kodea: F0705969