60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GALOZE

2006ko kontu orokorra

Galozeko Udalak, 2007ko martxoaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2006ko kontu orokorra, Galozeko Udalari dagokiona.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespen hau behin betikoa bihurtuko da.

Galozen, 2007ko martxoaren 30ean._Alkatea, Antonio Arrese Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L0705681