60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

Aurrekontu orokor eta bakarreko 1/2007 aldaketa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2007ko martxoaren 28ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontu orokor eta bakarreko 1/2007 aldaketa, hau da, kreditu gehikuntzaren espedientea; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat.

Espediente hori jendaurrean egonen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarrita, 15 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Berriozarren, 2007ko martxoaren 28an_Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0705619