60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERASKOAIN

2007ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraikiz, Beraskoaingo Udalak, 2006ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1._Hasiera batean onestea 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek idazkaritzan aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

2._Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik, 2007. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Beraskoianen, 2007ko martxoaren 14an._Alkatea, Benito Aquerreta Ecay.

Iragarkiaren kodea: L0705880