60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SESMA

Landalurreko ondasun higiezina enkantean

Sesmako Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoan jartzen du landalurreko ondasun higiezin hau, besterentzeko:

Landalurreko ondasun higiezina; katastroaren arabera 1. poligonoko 330. lurzatia da Mirafuentesko udal mugapean, eta 0,27 hektarea ditu.

Hasierako prezioa, 2.400 (bi mila eta laurehun) euro.

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

Baldintza-agiria: interesatuen eskura dago Sesmako Udaletxean, Diputazio plaza, 6.

Enkantearen tokia eta eguna: Sesmako Udaletxean eginen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko zazpigarren egunean, arratsaldeko ordu batean. Egun hori larunbata bada, hurrengo lehen lanegunera atzeratuko da.

Sesteoa egiteko aukera izanen da.

Sesman, 2007ko martxoaren 29an._Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0705571