60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

60/2007 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 45/026 k.p.an, Lodosako udal mugapean" izeneko eraikuntza proiektua jendaurrean egoteko aldia bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.

Uztailaren 20an Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako 112/2006 Foru Aginduaren bidez "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 45/026 k.p.an, Lodosako udal mugapean" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion, hasiera eman zitzaion desjabetzeko espedienteari eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren. Foru agindu hori 2006ko abuztuaren 14an argitaratu zen, 97. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian, Lodosako Udalak honako alegazio hau aurkeztu duela:

Alegazioa:

Burdinbidean pasagune bat kenduko denez, eskatzen du Féculas-Navarra Lodosako tren geltokira sarbide berria egiteko edo trenbidearen beste aldean kokatzeko, egungo sarbidea Inabonos, S.A. fabrikaren ondoan dagoelako eta bidaiariek Féculas-Navarrako tren geltokira sartzeko bidea fabrikatik bertatik egiten dutelako.

Erantzuna:

Alegazioa aztertuta, eskaera bidezkotzat hartu da eta, hortaz, alegazioa aintzat hartu da.

Alegazio horren harira, ADIFek eta Nafarroako Gobernuak egindako bilkuran, honakoa erabaki zuten:

_ADIFek, Zirkulazio Zuzendaritzaren bidez eta Azpiegitura Mantentzeko Zuzendaritzaren bidez, geltokiko segurtasun instalazioak aldatzeko eta zirkulazio kabinete berria eta errele-gela egiteko proiektua idatziko du. Gaur egungo geltokiko eraikinaren beste aldean kokatuko da eta, ondoren, zaharra eraisten ahalko da.

_Nafarroako Gobernuak, era berean, "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 45/026 k.p.an, Lodosako udal mugapean" izeneko proiektuari oinezkoentzako eta ibilgailuentzako bidea erantsiko dio, egungo geltokiko eraikinaren beste alderaino, eta aparkaleku txiki bat eginen du geltokiko eraikin berritik hurbil.

Proiektuaren arabera, hasierako aurrekontuak 1.206.334,47 euro egiten du eta burutzeko epea 6 hilabetekoa da.

Adierazi beharra dago, Nahitaezko desjabetzeari buruzko legedian aurreikusitako ondorioetarako, proiektua behin betikoz onesteak berekin dakarrela uztailaren 6ko 780/2001 Errege Dekretuko 235.7 artikuluan adierazitakoa, hau da, obren exekuzioak ukituriko lurren onura publikoa eta interes soziala deklaratzea eta proiektuak ukitutako lurrak lehenbailehen okupatu beharra.

Ondasun eta eskubideen zerrendan izandako aldaketak eta eraikuntza proiektuan egindako egokitzapenak direla medio, behin betiko zerrenda ematen da argitara foru agindu honen eranskinean.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 45/026 k.p.an, Lodosako udal mugapean" izeneko eraikuntza proiektuaren jendaurreko aldia ebaztea, foru agindu honen azalpen zatian alegazioei emandako erantzunetan adierazitakoarekin bat.

2. "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 45/026 k.p.an, Lodosako udal mugapean" izeneko eraikuntza proiektua behin betikoz onestea. Haren aurrekontua 1.206.334,47 eurokoa da eta hura egiteko epea 6 hilabetekoa da. Zerrenda ebazpen honen eranskinean dago.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Lodosako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek administrazio publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari igorria, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2007ko apirilaren 25ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

1._Behin betiko okupazioa

LODOSAKO UDAL MUGAPEA

LO-01 INABONOS, S.A. 3.795 4 912 LARREAK

LO-02 LODOSAKO UDALAREN HERRILURRAK 586 4 900 LARREAK

LO-03 ELVIRA SAINZ, JOSE JULIAN 21 4 584 UREZT. MAHASTIA

LO-04 ELVIRA SAINZ, JOSE JULIAN 951 4 591A UREZT. MAHASTIA

206 4 591B UREZT. MAHASTIA

LO-05 ISARRI IBAÑEZ, FLORENCIA 1.307 4 588 UREZT. ALORRA

9

LO-06 INABONOS, S.A. 1.250 4 587 LARREAK

LO-07 AZPIEGITUREN ADM. 139 4 913 LARREAK

LO-08 LODOSAKO UDALAREN HERRILURRAK 158 4 915 LARREAK

LO-10 INABONOS, S.A. 2.908 4 1A INDUSTRIAGUNEA

LO-11 ROLDAN BLANCO, MARCELO 72 4 569 UREZT. ALORRA

LO-12 DIEZ RODANO, JESUS 214 4 563A UREZT. ALORRA

LO-13 FERNANDEZ PEREZ, JOSE MARIA 7 4 560 UREZT. ALORRA

LO-14 MARTINEZ PEREZ, EMILIA 93 4 549 UREZT. ALORRA

2._Behin-behineko okupazioa

LODOSAKO UDAL MUGAPEA

LO-01 INABONOS, S.A. 2.598 4 912 LARREAK

1.382

LO-02 LODOSAKO UDALAREN HERRILURRAK 305 4 900 LARREAK

LO-09 INABONOS, S.A. 13 4 22-1-1 LURZORUA

LO-05 ISARRI IBAÑEZ, FLORENCIA 354 4 588 UREZT. ALORRA

Iragarkiaren kodea: F0706930