60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

476/2007 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Tuterako Osasun Barrutiko Administrazio Ataleko buru (lanpostuaren zenbakia: 64027) izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 6ko 1617/2006 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Tuterako Osasun Barrutiko Administrazio Ataleko buru (lanpostuaren zenbakia: 64027) izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko abenduaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 145. zenbakian.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Tuterako Osasun Barrutiko Administrazio Ataleko buru (lanpostuaren zenbakia: 64027) izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

AGUADO ANDRES, M.ª CARMEN

CASQUERO LEON, M.ª PILAR

SAINZ AMILLO, ANA ISABEL

Baztertuak: Inor ere ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Epaimahaiburua: Alberto Margallo Lana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

_Ordezkoa: José Luis Ruiz Ciruelos, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

_Mahaikidea: Luis Fernando Pérez Puyo, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: -.

_Mahaikidea: César Milagro Beamonte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Mª José Osta Pinzotas, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Alberto Aznárez Goyena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Ordezkoa: Isabel Iribarren Imaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna, Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko burua.

_Ordezkoa: Sonia Les Izquierdo, Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketa eta Administrazio Ataleko burua.

3. 6.1.1. arauan ezartzen den moduan, lehiatzaileek, behin betiko zerrenda argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, biharamunetik kontatzen hasita, lan-txosten bat aurkeztu beharko dute. (Gomendatzen da ale bat paperean aurkeztea eta beste bat euskarri informatikoan: disketea, CDa, eta. Bestela, 5 ale aurkeztuko dira paperean).

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 20an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0706806