60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

475/2007 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Horren bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Anbulatorioko eta Laguntza Espezializatuko pabilioiko arduradun izateko lanpostu huts bat (66092. zk.) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.

Azaroaren 6ko 1617/2006 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak onetsi zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Anbulatorioko eta Laguntza Espezializatuko pabilioiko arduradun izateko lanpostu bat (66092. zk.) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdia 2006ko abenduaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 145. zenbakian.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Anbulatorioko eta Laguntza Espezializatuko pabilioiko arduradun izateko lanpostu bat (66092. zk.) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

Onartuak:

ECHEVERRIA BERRUETE, M.ª DEL MAR

LIBERAL GORRIZ, M.ª ROSARIO

Baztertuak: Inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Epaimahaiburua: Alberto Margallo Lana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

_Ordezkoa: José Luis Ruiz Ciruelos, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

_Mahaikidea: Mercedes Ferro Montiu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Begoña Flamarique Chocarro andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: M.ª Jesús Redondo Calzada, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Pedro Núñez Lizarraga, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Toño Martínez León, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Ordezkoa: M.ª José Jaso Reta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Idazkaria: Angel Larrea Andreu, Anbulatorioak eta Ospitalez kanpoko Laguntza Kudeatzeko Zuzendaritzako Kudeaketa arloko zuzendaria.

_Ordezkoa: Olga Gordillo Gutiérrez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzako Langileriaren Ataleko burua.

3. Deialdiko 6.1.1. oinarrian ezartzen den moduan, lehiatzaileek, behin betiko zerrenda argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, biharamunetik kontatzen hasita, lan-txosten bat aurkeztu beharko dute. Gomendatzen da ale bat paperean aurkeztea eta beste bat euskarri informatikoan (disketea, CDa, etab.), edo bestela, 5 ale paperean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: mahaikide titularrak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzua eta Deialdiak Tramitatzeko Unitatea eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Iruñean, 2007ko apirilaren 20an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0706807