60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

OIBAR

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2007ko maiatzaren 9a. Eskatzailea: Inmuebles y Promociones las 3 Jotas, S.L. IFK.: B31883465 eta helbidea: Tutera kalea, 20-7.a. Jarduera: 49 etxebizitza, garaje eta trastegelak. Tokia: Oibarko hirilurren katastroko 1. poligonoa, 773. lurzatia.

Oibarren, 2007ko maiatzaren 10ean._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0707710