60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2007ko apirilaren 2an egin bilkuran, 2007ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu Legearen artikuluetan ezarri bezala.

Corellan, 2007ko apirilaren 3an._Mankomunitateko burua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: L0705888