60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ORBAITZETA

Plantilla organikoa

Orbaitzetako Udalak, 2006ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen 2007ko plantilla organikoa.

Jendaurreko aldian alegaziorik izan ez denez gero, behin betiko onetsitzat jo da 11/2007 Foru Dekretuaren bidez aldatutakoa, eta argitaratu egiten da.

1._Funtzionarioak: idazkaria. Maila: A. Orbaitzetako eta Orbarako Udalen artean partekatua. Lanpostuko osagarria: %40, 11/2007 Foru Dekretuaren bidez aldatua. Egoera: hutsik.

2._Lan-kontratudunak: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Lanaldia: astean 25 ordu. Egoera: hutsik.

Orbaitzetan, 2007ko martxoaren 9an._Alkate udalburua, Jesús María Eginoa Barberena.

Iragarkiaren kodea: L0705892