60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

LEGARDA

2007ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2007ko plantilla organikoa onestea, eta erabakia 2007ko 31. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 12an. Jendaurreko epea iragan baita inork haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu dira.

Funtzionarioa

Lanpostua: Idazkaria. Kopurua: 1. Funtzionario izaerako lan harremana. Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa, %25; bateraezintasunekoa, %35. Sarbidea: O.L. Ezaugarriak ekitaldi honetan: Obanosko eta Utergako udalerrien artean partekatua. Egoera: lanpostu betea, Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

Izenen zerrenda

Idazkaria: José María Azanza Ruiz de Erenchun. Antzinatasuna: 1984-7-9; A maila; 3. gradua; 4 bosturteko.

Legardan, 2007ko martxoaren 30ean._Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L0705690