60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

474/2007 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Honen bidez izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten da, honako merezimendu lehiaketa bidezko deialdian: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Kontratazioetarako Administrazio Unitateko buru izateko lanpostu hutsa betetzeko deialdia (lanpostuaren zenbakia: 67397).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 6ko 1617/2006 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Kontratazioetarako Administrazio Unitateko buru izateko lanpostu hutsa merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia (lanpostuaren zenbakia: 67397). Deialdia 2006ko abenduaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 145. zenbakian.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Kontratazioetarako Administrazio Unitateko buru izateko lanpostu huts bat (lanpostuaren zenbakia: 67397) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

DEL BURGO LOPEZ, M.ª JESUS

Baztertuak: Inor ere ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Epaimahaiburua: Alberto Margallo Lana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

_Ordezkoa: José Luis Ruiz Ciruelos, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

_Mahaikidea: Uxua Berruezo Amatriain, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Joaquín Arregui Echevarría, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Javier del Cura Temiño, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Miguel Angel Porres Azcona, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Trinidad Remírez Irisarri, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Ordezkoa: Silvia Blanco Azcona, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Idazkaria: M.ª José Cárcamo Casimiro, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

_Ordezkoa: Amparo San Martín Sala, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren Kudeaketa eta Administrazio Ataleko burua.

3. 6.1.1. arauan ezartzen den moduan, lehiatzaileek, behin betiko zerrenda argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, biharamunetik kontatzen hasita, lan-txosten bat aurkeztu beharko dute. Gomendatzen da ale bat paperean aurkeztea eta beste bat euskarri informatikoan (disketea, CDa, etab). Bestela, 5 ale aurkeztuko dira paperean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Deialdiak Tramitatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 20an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0706801