60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

GOIZUETA

Goizuetako Udaleko 2007ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Goizuetako Udalak, 2007ko martxoaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoa. Erabakiari buruzko iragarkia 2007ko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen, apirilaren 2koan.

Jendaurreko epea igaro da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu; ondorioz, 2007ko apirilaren 23an egindako osoko bilkuran, Udalak plantilla organikoa eta langileen zerrenda behin betiko onetsi egiten ditu, eta laburpena ondorengoa da:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Lanpostua: Goizueta eta Aranoko Udalen Elkarteko idazkaria. Buru den udalerria: Goizueta. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa; maila: EGA edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (albientea). Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Lanaldiaren luzapena: %10. Arrisku berezia: %10. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa; maila: EGA edo baliokidea. Egoera administratiboa: jardunean.

Lan kontratudunak

Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Maila osagarria: %12. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa; maila: EGA edo baliokidea. Egoera Administratiboa: jardunean.

LANGILEEN ZERRENDA IZENDATUA

Funtzionarioen izenen zerrenda

Zerbitzu anitzetako langilea (albientea): Angel Salaberria Escudero.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

Administrari laguntzailea: Idoia Ochotorena Saralegui.

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda

Administrari laguntzailea: Miren Teresa Huitzi Salaberria.

Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak): José Ramón Zubiri Nolashoyas.

Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak): José Javier Indakoetxea Perurena.

Zerbitzu anitzetako langilea: Alberto Echeverria Salaverria.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak 272. artikuluari buruz agintzen duenaren arabera.

Goizuetan, 2007ko apirilaren 24an._Alkatea, Imanol Legarreta Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L0707246