60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DONEZTEBE

Plantilla organikoko aldaketa. Hasierako onespena

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa betetzeko, eta 2007ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran hitzartuari jarraituz, honako hau erabaki zen:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea Doneztebeko Udalaren 2007ko ekitaldiko plantilla organikoko aldaketa, 2007ko 49. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 20an argitaratua.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean erakustea entitate honetako idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean iragarkia jarri ondoren, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276.3 artikuluari jarraituz, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragan ondoan, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da behin betiko onespenaren iragarkia, behar diren ondorioak izan ditzan.

Donezteben, 2007ko maiatzaren 4an._Alkatea, José Ramón Etxebeste Urrutia.

Iragarkiaren kodea: L0707519