60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ORKOIEN

Izendapena

2006ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 13an, argitaratu zen kontu-hartzaile lanpostu bat bitarteko gisa betetzeko deialdia. Probak zuzendu dituen epaimahaiak egindako proposamenari jarraituz eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Orkoiengo Udalak, 2007ko martxoaren 28an egin bilkuran, Maite Pinillos Salvador andrea Orkoiengo Udaleko bitarteko kontu-hartzaile izendatzea erabaki du, berak lortu baitu puntuazio altuena probak gainditu dituzten izangaien artean. Araubide administratiboan eta aldi baterako ariko da lanaldi osoarekin, B maila duela.

Orkoienen, 2007ko martxoaren 28an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0705590